Ostiralean irteera egin genuen Zubietara eta primeran pasa genuen!😊
Hipodromora iritsi eta pixkanaka Zubietara abiatu ginen!🤸🚌
Araetako parkean geldialditxo bat egin genuen bertan hamaiketakoa jan eta parkean jolasteko!👦👧🎊⚽
Zerura begriatu eta... euria dator!! 😮☔🌧 Eta korrika, herriko frontoira joan ginen!
Bertan, jolasean ibili ostean, bazkaltzen gelditu ginen, indarrak hartzeko! 😋🍲
Atertu zuenean, motxilak bizkarrean jantzi eta bueltatxo bat ematera joan ginen. Bertako ingurua ezagutu, animaliak ikusi eta hainbat baserri ere aztertu genituen, ze leku polita!
🐷🐴🐔🐌🐶🐱
Ze egun polita! Primerakoa! Espero dugu gustukoa izatea!
Laster arte!
🙌🙌😍😚