HH5 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
HH5 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko uztailaren 2(a), astelehena

EUSKARAREN JATORRIA PROIEKTUA eta AGURRA!


Kurtsoa amaitu dugun arren, azken egunetan egindako proiektu polit eta lan itzelaren argazkiak elkarbanatu nahi ditugu zuek guztiokin. "Euskararen jatorria" izan dugu gai nagusi eta Haur Hezkuntzan, "Euskal mitologiaren" inguruan aritu gara lanean... begira begira!!!😊😊🏫

Non bizi gara? Eta zergatik deitzen da Euskal Herria?


EUSKARAREN herria delako, noski!😊
Eta horrekin lotuta, ikusi dugu oso oso herri zaharra dugula Euskal Herria. Hortaz, gure lurraldea zaindu duten pertsonaia mitologiko pila ezagutu ditugu!
Erreka Mari!

Tartalo!


Sorginak!


Galtzagorriak!

Eta beste pila aipatu ditugu! Hori bai, beti parrandarako tartetxo bat aurkituz! 😏😜

Eskolako ikasle handitxoagoek ere lan pila egin dute proiektu honetan eta hori ospatzeko, Alamedan SEKULAKO azken festa egin genuen! Herri kriolak, abestiak, dantzak, txistorra taloak...denetarik eduki genuen!





Benetan zoragarria izan da! Primeran pasa dugu eta pila disfrutatu dugu!Orain deskantsatzeko ordua da, beraz, ONDO ONDO pasa oporretan eta pilak kargatu, hurrengo urtean ere, TOPERA ibiliko gara eta!😁😙 Besarkada handi handi bat denontzat!


 😍💗💙💚💛💜😍
Aio pelaio!

🙋🤸😎🌻🏖😘💋😚

2018(e)ko maiatzaren 29(a), asteartea

ZUBIETARA IRTEERA!




Ostiralean irteera egin genuen Zubietara eta primeran pasa genuen!😊

Hipodromora iritsi eta pixkanaka Zubietara abiatu ginen!🤸🚌




Araetako parkean geldialditxo bat egin genuen bertan hamaiketakoa jan eta parkean jolasteko!👦👧🎊⚽











Zerura begriatu eta... euria dator!! 😮☔🌧 Eta korrika, herriko frontoira joan ginen!
Bertan, jolasean ibili ostean, bazkaltzen gelditu ginen, indarrak hartzeko! 😋🍲







Atertu zuenean, motxilak bizkarrean jantzi eta bueltatxo bat ematera joan ginen. Bertako ingurua ezagutu, animaliak ikusi eta hainbat baserri ere aztertu genituen, ze leku polita! 
🐷🐴🐔🐌🐶🐱











Ze egun polita! Primerakoa! Espero dugu gustukoa izatea!
Laster arte!
 🙌🙌😍😚

2018(e)ko maiatzaren 23(a), asteazkena

A21eko erakusketa eta Aita Coll eguna!


Azkeneko aste hau, benetan intentsoa izan da guretzat!

Alde batetik, agenda 21eko astea ospatu dugu eta ostegunean, eskolako ikasle guztiek egindako lan eta ikerketak ikusteko aukera izan genuen! Begira!





Begira gurea! 😉
 


















Zenbat gauza ikasi ditugun!


Beste alde batetik, ostiralean, gure eskolako fundatzailearen eguna ospatu genuen: Aita Coll eguna, hain zuzen ere! Ze egun polita!



Ze lore zoragarriak ekarri zituzten gure ikasleek Aita Collentzat!


Kaperan, lore eskaintzarekin batera, ekitaldi polit-polita prestatu genuen!


Hamaiketako ederra egin ostean...


REZIbatukada ikustera igo ginen! A ze martxa! 




Zein egun ederra igaro genuen elkarrekin, gogoratzekoa! 😀


Hurrengora arte!😉