2018(e)ko uztailaren 2(a), astelehena

EUSKARAREN JATORRIA PROIEKTUA eta AGURRA!


Kurtsoa amaitu dugun arren, azken egunetan egindako proiektu polit eta lan itzelaren argazkiak elkarbanatu nahi ditugu zuek guztiokin. "Euskararen jatorria" izan dugu gai nagusi eta Haur Hezkuntzan, "Euskal mitologiaren" inguruan aritu gara lanean... begira begira!!!😊😊🏫

Non bizi gara? Eta zergatik deitzen da Euskal Herria?


EUSKARAREN herria delako, noski!😊
Eta horrekin lotuta, ikusi dugu oso oso herri zaharra dugula Euskal Herria. Hortaz, gure lurraldea zaindu duten pertsonaia mitologiko pila ezagutu ditugu!
Erreka Mari!

Tartalo!


Sorginak!


Galtzagorriak!

Eta beste pila aipatu ditugu! Hori bai, beti parrandarako tartetxo bat aurkituz! 😏😜

Eskolako ikasle handitxoagoek ere lan pila egin dute proiektu honetan eta hori ospatzeko, Alamedan SEKULAKO azken festa egin genuen! Herri kriolak, abestiak, dantzak, txistorra taloak...denetarik eduki genuen!





Benetan zoragarria izan da! Primeran pasa dugu eta pila disfrutatu dugu!Orain deskantsatzeko ordua da, beraz, ONDO ONDO pasa oporretan eta pilak kargatu, hurrengo urtean ere, TOPERA ibiliko gara eta!πŸ˜πŸ˜™ Besarkada handi handi bat denontzat!


 πŸ˜πŸ’—πŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ˜
Aio pelaio!

πŸ™‹πŸ€ΈπŸ˜ŽπŸŒ»πŸ–πŸ˜˜πŸ’‹πŸ˜š