PROIEKTUA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
PROIEKTUA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018(e)ko uztailaren 2(a), astelehena

EUSKARAREN JATORRIA PROIEKTUA eta AGURRA!


Kurtsoa amaitu dugun arren, azken egunetan egindako proiektu polit eta lan itzelaren argazkiak elkarbanatu nahi ditugu zuek guztiokin. "Euskararen jatorria" izan dugu gai nagusi eta Haur Hezkuntzan, "Euskal mitologiaren" inguruan aritu gara lanean... begira begira!!!😊😊🏫

Non bizi gara? Eta zergatik deitzen da Euskal Herria?


EUSKARAREN herria delako, noski!😊
Eta horrekin lotuta, ikusi dugu oso oso herri zaharra dugula Euskal Herria. Hortaz, gure lurraldea zaindu duten pertsonaia mitologiko pila ezagutu ditugu!
Erreka Mari!

Tartalo!


Sorginak!


Galtzagorriak!

Eta beste pila aipatu ditugu! Hori bai, beti parrandarako tartetxo bat aurkituz! 😏😜

Eskolako ikasle handitxoagoek ere lan pila egin dute proiektu honetan eta hori ospatzeko, Alamedan SEKULAKO azken festa egin genuen! Herri kriolak, abestiak, dantzak, txistorra taloak...denetarik eduki genuen!





Benetan zoragarria izan da! Primeran pasa dugu eta pila disfrutatu dugu!Orain deskantsatzeko ordua da, beraz, ONDO ONDO pasa oporretan eta pilak kargatu, hurrengo urtean ere, TOPERA ibiliko gara eta!πŸ˜πŸ˜™ Besarkada handi handi bat denontzat!


 πŸ˜πŸ’—πŸ’™πŸ’šπŸ’›πŸ’œπŸ˜
Aio pelaio!

πŸ™‹πŸ€ΈπŸ˜ŽπŸŒ»πŸ–πŸ˜˜πŸ’‹πŸ˜š

2018(e)ko apirilaren 17(a), asteartea

AURKIKUNTZEN GARAIA!

Aste Santuko oporretara joan aurretik, Proiektu berri batekin aritu ginen lanean: AURKIKUNTZEN GARAIA!
Lan honekin ere, gauza pila ikasi ditugu eta gainera, esploratzaile grina daukagula erakutsi dugu! 


 Lehenik eta behin, gure aurrezagutza eta interesetatik abiatu ginen!





Gure pertsonaiak ere sortu ditugu!








Eta pixkanaka, garai hartako informazioa jasotzen eta ulertzen hasi ginen!






Berriro ere, ETXEKOEN LAGUNTZA EZINBESTEKOA izan da, ESKERRIK ASKO DENOI! πŸ˜€








Munduan eta denboran zehar bidaiatu dugu eta begira ikasitako guztiarekin, zein mapa zoragarri osatzea lortu dugun! πŸ˜‰


















Zein izango ote da gure hurrengo abentura? πŸ˜„